XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

F.S.C.- txostenak eta eskolako museorako gaiak.

Teknika honek dokumentazio asko eskatzen du (F.S.C.- biblioteque de travail musée).

Baina batez ere museoa aberasteko haurren beren laguntza da beharrezkoena.

Haurrek elkarren artean edozer gauza trukatu ordez, pedagogia batekin jokatu behar dugu: bere lagunei dokumendu idatziak (liburu, texto, foto, marrazki, mapa etb.) eskatu behar dizkiete.

Lagun hoien giroa eta egoera aztertzeko eta gurearekin gonparatzeko, harri, abere, landare, etb. trukatuaz, aldi berean lurralde bakoitzaren geologi, geografi etb. alderdiak ikusiko ditugu (beren landare, abere motak etb.).

Harriak bilatzea, abere eta zomorroak, landareak etb. lan honek izadiari begira sentidu bat hartzen du, sentidu berri bat hain zuzen: ez dira ariketa batzuk, gure bizitzarako behar batzuk baino.

Giro horretan eskola jakintza-mota guztiez arduratzen eta egarritzen da: dela kondaira, abereak aztertzea, arrainak, landareak, teknika etb.

Liburuetako irudi hilotzak bizi-bizirik jartzen ditugu, eta horrela interes berri bat sortzen.

Foto, mintz, zinea, diskak, osagarri gisa.

Elkar ezagutzeko bide guztiak eta era guztietako laguntzak eskolarentzat erabat onuragarri dira.

Fotoak ateratzeko makinarik baduzu saia zaitez zeure ikasleak fotografiatzen:(...).